2007/05/26

SORTZEN DIREN GALDERAK

Normalean deseskolarizazioa praktikatzen dutenen inguruan galderak sortzen dira.
Egoera berezi batean jarduten dutenez, umeen hezkuntza eta bizigiroari buruzko galdera batzuk behin eta berriz ateratzen dira.
Hauexek dira galdera nabarmenenak:
  • Zer gertatzen da umeen sozializazio prozesuarekin?
  • Garestia da etxean hezitzea?
  • Tutoreak edo bestelako laguntza behar da?
  • Zer iraktsi behar doit umeari?
  • Arazoak izango ditut autoritatearekin?
  • Norbaiti jakinarazi behar diot nire umea deseskolarizatzeko erabakia?

Galdera guzti hauen erantzunak oso anitzak eta ezberdinak dira.
Hala ere, bi elkarteen web orritan galdera hauen erantzun batzuk topatu ditut eta oso interesgarriak iruditu zaizkit.
Beraz, web orritan sartzea gomendatzen dizuet informazioa jaso nahi baldin baduzue.
Hauexek dira bi elkarteak:
Crecer sin escuela eta A.L.E.

Bestaldetik ere, blog honetan lehenengo orrialdeko ezkerreko zutabean agertzen diren galderak eta artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

Argazkia web orri honetik atera dut: http://www.aventura-mag.com/images/Archive/Venezuela/Orinoco/21-30.jpg


1 comentario:

Unknown dijo...

Irakurleak zure iritzia ere ezagutu nahiko luke. Gaia ez da erraza, edo ondo ari zara eramaten baina faltan botatzen ditut zure ausnarketak