2007/05/26

EUSKAL HERRIKO FAMILIA BATEN EGOERA

Bizkaian, Homeschoolinga praktikatzen duen familia baten egoera ezagutzeko aukera izan dut.
Lan hau aurrera eramateko laguntza eskaini didaten arren, berauen anonimotasuna mantendu nahi dute arrazoi ezberdinengatik.
Famila honen partaideak hiru dira: aita, ama eta alaba.
Gurasoek, orain dela hamaika urte alaba bat izango zutela jakin zutenean argi zeukaten ez zutela beren alaba eskolarizatuko.
Garai hartan, deseskolarizazio kontzienteari buruzko informazioa ugari jaso zuten eta egin beharreko guztiak egin zituzten, umea jaiotzen zenerako dena prest egon zezan.
Hala izan zen, umea jaio eta denbora pasa arren ez zuten eskolan sartu. Hala ere, herriko eskolan prematrikula egin zuten arazoren bat egotekotan arriskuan ez egoteko. Baina egoera hau ez zen denbora luzean mantenduko; izan ere, umea 3 urte bete zituenean eskolara joian nahi zuela jakinarazi baitzien gurasoei. Jarrera honen aurrean gurasoek harrituta geratu ziren ez baitzekiten zer egin. Euren artean luze berbetan egon ostean, umea eskolara eramateko erabakia hartu zuten, momentu jakin horretan umearen ineteresa pizten zuena eskolara joatea baitzen.
Handik hogei egunetrara, eskolatik atera zuten haurra erabaki baitzuen ez zegoela gustura eta ez zitzaiola gustatzen. Orduan hasi zen deseskolatze prozesua praktikan familia horretan.

Hasieran, nahiko erraza, atsegian eta onuragarria izan zen bere alaba etxean hezitzea. Familia honek ez du inolako curriculumik jarraitzen, umearen ineteresetatik abiatzen baita. Aurretik aipatu dudan moduan, etxean bere gurasoengandik heziketa jasotzen zuen. Baina laister, galdera batzuk sortu zitzaizkien eta gai honen gainean sortutako elkarte baten partaide bihurtu ziren. Elkarte horren bitartez, Espainia mailan egoera berdina bizi zuten familiak ezagutu zituzten eta noiz edo noiz,erurekin elkartzen hasi ziren.
Baina distantzia zela eta, euskal herriko familiekin elkartzen ziren azkenean. Astean behin, toki zehatz batean elkartzen ziren eta, gurasoek eta umeek jarduera desberdinak proposatzen zituzten: mendira joatea, kobazulo batzuk bizitatzea, zinemara joatea...beti ere, umeen interesetatik eta nahaietatik abiatuz.
Prozesua oso ondo zihoan eta egunak egun, metodologia aldatu egiten zen umearen momentu bakoitzeko beharrizanei egokituz. Horren arabera, umea jarduera desberdinak egin nahi zituela proposatu zuen etxean. Orduantxe, tailer desberdinetara eraman zuten: gitarra ikastaroa, ingelesa, zeramikagintza...
Hamaika urte igaro ditu umea etxean hezkuntza jasotzen inolako eskolarizaziorik gabe.
Baina aurten, eskola libre batean aritzen da. Beren gurasoen iritziz, neskatxoa oraintxe bertan beharrizan batzuk ditu. Beharrizan hoiek ez dira pedagogikoak baizik eta beste era batekoak. Gurasoen iritziz, beren alaba momentu honetan dituen beharrizanak asetzeko bestelako eragile batzuk behar dira gurasoen laguntzaz ezin direnak lortu. Beraz, sortu zitzaien galderari edo egoerari aurkitu dioten irtenbide bakarra eskola libre batean matrikulatzea da.
Hala ere gurasoek, aukera eman zioten umeari eskolatik ateratzeko. Hau da, eskola gustuko ez izatekotan beste irtenbide bat topatuko zuten. Baina ez da hori gertatu; hasieran beldurra zuten arren, neskatxoa oso pozik eta gustura dago eskola librean.

Lehenago aipatu dudan moduan, familia bakoitzak egoera desberdinak bizi dituzte. Hori horrela delarik, beste adibide baten bila ibili naiz internetetik zuek desberdintasunak ikusteko asmoz. Beraz, irakurtzen egon eta gero irakurketa hau izan da aproposena irusitu zaidana. Espero dut zuen gustukoa izatea.







No hay comentarios: