2007/07/26

parkatu neskak baina lanean nabil eta ez daukat denbora handirik.

2007/06/23

HAUSNARTZEN

Atzo, iruzkin konstruktibo bat idatzi zidaten zeinetan, landu dudan gaiaren gaineko nire hausnarketa pertsonalaren falta botatzen zutela jakinarazi zidaten.
Hau ikusita, arduratuta geratu nintzen eta blog osoa irakurri ostean, irakurleek arrazoia zutela konturatu nintzen.
Gaia aukeratu nuenean banekien nahiko zaila zela garatzeko baina hala ere, hau aurrera eraatea erabaki nuen. Egia esan, nire helburua informazioa ematea zen eta laguntza eman zidaten unibertsitateko irakasleekin hitz egin ondoren, nire iritzia ahalik eta gutxien azaltzea egokiena zela erabaki genuen informazioa ahalik eta neutroagoa izateko. Honen arrazoia bada, deseskolarizazioa gizartean eztabaidak sortzen duen gaia izateaz aparte, hezkuntza aukera bat dela nahiko pertsonala eta subjetiboa dena.
Deseskolarizazio kontzientearen gaineko jaso nuen lehenego informazioa, familiako lagun batzuen bidez izan zen. Lagunen arteko bazkari bat genuen eta denoi bere alabari emango zioten hezkuntza aukera hau jakinazi ziguten. Momentu hartan hamasei urte nituen eta harrituta geratu nintzen. Hasteko ez nekien aukera hori zegoelarik eta bestetik, aurrera eramatea ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Etxera heldu eta amarekin berebetan hasi nintzen gaiari buruz gehiago jakiteko asmoz. Baina informazio gehiago bildu arren, iritzi berdinari eusten nion. Denbora pasa, nire iritzia aldatuz joan da.
Oso interesgarria iruditzen zait seme- alaba bat etxean heztea. Unibertsitatean, umeak eskolan egotea oso onuragarria dela eta gizartean txertatzeko bide egokia dela esan digute behin eta berriz. Baina, beharrezkoa da eskolan egotea? Hezkuntza bide egoki bakarra da?
Orain dela 30 urte, umeak etxean hezten ziren inolako problemarik gabe, euren interesak eta beharrak abiapuntu izanik. Batzuk, eskolara joaten ziren eta beste batzuk ez. Baina garai hartako gizartea eta gaur egungoa erabat aldatu da. Garai hartan emakumeak etxean lan egiten zuten eta ondorioz, denbora zuten beren seme- alabak etxean hezteko. Egun, kasu gehienetan, guraso biak lan egiten dute eta ezin dute seme- alabekin nahi duten denbora igaro. Guraso batzuen ustetan, umea txikia denetik eskolan sartzea bide egokiena da bere ikasketei eta etorkizunari begira. Ondorioz, umea jaio eta denbora gutxira eskoalra eramaten dute. Baina nire aburuz egun, horrekin zerikusi handirik ez duen bidea nagusitzen da. Guraso askok lan egiten dute eta ez zaie gustatzen umeak txikitatik eskolara eramatea. Baina lan egin behar dutenez eta beste aukerarik ez dutenez, eskolara eramten dituzte irtenbide bakarra hori dela ikusten dutelako. Ziuraski, guraso hoien kopuru handi bat aukera izatekotan, umeak etxean hezituko lituzkete.
Beraz, ikusten dudan muga edo hutsunea denbora, gauza berriei beldurra eta informazio eza da.
Nire aburuz, bizi garen gizarte honetan ez da hezkuntza aukera anitzei buruz informazio askorik ematen. Denok dakigu eskolarizazioa dela hezkuntza aukera garrantzitsuena , baina hau egia ahal da? Ez. Aukera anitz daude baina jendea ez gaude prest oraindik aukera hoiei arreta ipintzeko eta aurrera eramateko.
Bestalde, deseskolarizazioa gure herrian ilegala den aldetik, familia ugariei beldurra ematen die bidai honetan sartzeak, bidaia bakarrik egingo dutela pentsatzen baitute. Baina atzean bestelako egoera dago. Familia asko daude beren umeak eskolara eramaten ez dutenak eta prest daudenak laguntzeko.
Aurretik aipatu dudan bezala, aukera izan dut hurbiletik egoera hau bizi duen familia bat ezagutzeko. Honek, laguntza handia eman dit lan hau burutzeko eta gaia hobeto ezagutzeko. Baina, pentsatzen hasten naizenean deseskolarizazioa praktika zaila dela deritzot. Nire aburuz, desekolarizazio kontzientea aurrera eramateko norberak, oso argi izan behar ditu bere ideiak eta idei hoietan asko sinistu behar du. Gainera, aurriritzi asko ukatu behar dira eta ondorioz, aurrera egiteko lan gogorra egin behar da.
Bestaldetik, deseskolarizazioak guraso bien edo baten denbora osoa eskatzen du eta familia guztiek ezin dira predispozisio horretaz baliatu.
Laburbilduz, edonork ezin du edo ez dago prest deseskolarizazioa praktikara eramateko. Gainera, galdera eta aurriritzi asko sortzen duen gaia denez, prest egon behar da bizi den gizarteari aurre egiteko eta lan gogorra egiteko.
Hala ere, gehienok itsututa edo ignorantzian bizi garelakoan nago eta ondorioz, ez gaude prest gauza berriak burutzeko edo behintzat, ezagutzeko.
Nire proposamena: gauzak egin baino lehen informatu eta ondoren, bide bat edo beste bat aukeratu. Ez egin betikoa, besteek egiten dutena egin; hau da, aurrera begiratu alboetan dauden gauzei arreta ipini barik.

2007/05/26

SORTZEN DIREN GALDERAK

Normalean deseskolarizazioa praktikatzen dutenen inguruan galderak sortzen dira.
Egoera berezi batean jarduten dutenez, umeen hezkuntza eta bizigiroari buruzko galdera batzuk behin eta berriz ateratzen dira.
Hauexek dira galdera nabarmenenak:
  • Zer gertatzen da umeen sozializazio prozesuarekin?
  • Garestia da etxean hezitzea?
  • Tutoreak edo bestelako laguntza behar da?
  • Zer iraktsi behar doit umeari?
  • Arazoak izango ditut autoritatearekin?
  • Norbaiti jakinarazi behar diot nire umea deseskolarizatzeko erabakia?

Galdera guzti hauen erantzunak oso anitzak eta ezberdinak dira.
Hala ere, bi elkarteen web orritan galdera hauen erantzun batzuk topatu ditut eta oso interesgarriak iruditu zaizkit.
Beraz, web orritan sartzea gomendatzen dizuet informazioa jaso nahi baldin baduzue.
Hauexek dira bi elkarteak:
Crecer sin escuela eta A.L.E.

Bestaldetik ere, blog honetan lehenengo orrialdeko ezkerreko zutabean agertzen diren galderak eta artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

Argazkia web orri honetik atera dut: http://www.aventura-mag.com/images/Archive/Venezuela/Orinoco/21-30.jpg


KATALUNIAKO FAMILIA BATEN EGUNA

Aurreko postean esan dizuedan moduan, familia desberdinen egoerak erakutsi nahi nizkizuen. Horretarako, internetetik ibili naiz eta aurreko posteko artikulua ez ezik, bideo bat topatu dut.
Bideoa, Kataluniako familia baten situazinoa azaltzen du. Nahiko ona da baina katalanez grabatuta dago. Hala ere, ez dut pentsatzen hizkuntzaren kontua arazo handia denik bideoa ondo ikusten delako eta irudiak ikusita zerbait ulertzeko aukera dagoelako.
Besterik gabe, espero dut zuen gustukoa izatea eta lortu nahi nuen helburua betetzea.

EUSKAL HERRIKO FAMILIA BATEN EGOERA

Bizkaian, Homeschoolinga praktikatzen duen familia baten egoera ezagutzeko aukera izan dut.
Lan hau aurrera eramateko laguntza eskaini didaten arren, berauen anonimotasuna mantendu nahi dute arrazoi ezberdinengatik.
Famila honen partaideak hiru dira: aita, ama eta alaba.
Gurasoek, orain dela hamaika urte alaba bat izango zutela jakin zutenean argi zeukaten ez zutela beren alaba eskolarizatuko.
Garai hartan, deseskolarizazio kontzienteari buruzko informazioa ugari jaso zuten eta egin beharreko guztiak egin zituzten, umea jaiotzen zenerako dena prest egon zezan.
Hala izan zen, umea jaio eta denbora pasa arren ez zuten eskolan sartu. Hala ere, herriko eskolan prematrikula egin zuten arazoren bat egotekotan arriskuan ez egoteko. Baina egoera hau ez zen denbora luzean mantenduko; izan ere, umea 3 urte bete zituenean eskolara joian nahi zuela jakinarazi baitzien gurasoei. Jarrera honen aurrean gurasoek harrituta geratu ziren ez baitzekiten zer egin. Euren artean luze berbetan egon ostean, umea eskolara eramateko erabakia hartu zuten, momentu jakin horretan umearen ineteresa pizten zuena eskolara joatea baitzen.
Handik hogei egunetrara, eskolatik atera zuten haurra erabaki baitzuen ez zegoela gustura eta ez zitzaiola gustatzen. Orduan hasi zen deseskolatze prozesua praktikan familia horretan.

Hasieran, nahiko erraza, atsegian eta onuragarria izan zen bere alaba etxean hezitzea. Familia honek ez du inolako curriculumik jarraitzen, umearen ineteresetatik abiatzen baita. Aurretik aipatu dudan moduan, etxean bere gurasoengandik heziketa jasotzen zuen. Baina laister, galdera batzuk sortu zitzaizkien eta gai honen gainean sortutako elkarte baten partaide bihurtu ziren. Elkarte horren bitartez, Espainia mailan egoera berdina bizi zuten familiak ezagutu zituzten eta noiz edo noiz,erurekin elkartzen hasi ziren.
Baina distantzia zela eta, euskal herriko familiekin elkartzen ziren azkenean. Astean behin, toki zehatz batean elkartzen ziren eta, gurasoek eta umeek jarduera desberdinak proposatzen zituzten: mendira joatea, kobazulo batzuk bizitatzea, zinemara joatea...beti ere, umeen interesetatik eta nahaietatik abiatuz.
Prozesua oso ondo zihoan eta egunak egun, metodologia aldatu egiten zen umearen momentu bakoitzeko beharrizanei egokituz. Horren arabera, umea jarduera desberdinak egin nahi zituela proposatu zuen etxean. Orduantxe, tailer desberdinetara eraman zuten: gitarra ikastaroa, ingelesa, zeramikagintza...
Hamaika urte igaro ditu umea etxean hezkuntza jasotzen inolako eskolarizaziorik gabe.
Baina aurten, eskola libre batean aritzen da. Beren gurasoen iritziz, neskatxoa oraintxe bertan beharrizan batzuk ditu. Beharrizan hoiek ez dira pedagogikoak baizik eta beste era batekoak. Gurasoen iritziz, beren alaba momentu honetan dituen beharrizanak asetzeko bestelako eragile batzuk behar dira gurasoen laguntzaz ezin direnak lortu. Beraz, sortu zitzaien galderari edo egoerari aurkitu dioten irtenbide bakarra eskola libre batean matrikulatzea da.
Hala ere gurasoek, aukera eman zioten umeari eskolatik ateratzeko. Hau da, eskola gustuko ez izatekotan beste irtenbide bat topatuko zuten. Baina ez da hori gertatu; hasieran beldurra zuten arren, neskatxoa oso pozik eta gustura dago eskola librean.

Lehenago aipatu dudan moduan, familia bakoitzak egoera desberdinak bizi dituzte. Hori horrela delarik, beste adibide baten bila ibili naiz internetetik zuek desberdintasunak ikusteko asmoz. Beraz, irakurtzen egon eta gero irakurketa hau izan da aproposena irusitu zaidana. Espero dut zuen gustukoa izatea.







2007/05/24

PRAKTIKAN DAUDEN EGOERA DESBERDINAK

Informazio asko jaso eta arakatu ostean, esan beharra daukat, gai hau oso zabala eta erabAt subjektiboa dela.
Estatu mailan praktika hau ilegala denez, ez dago ezer finakturik. Horren ondorioz, deseskolarizazioa praktikara daramaten familiek hezitzeko modua beren erara antolatzen dute. Hau da, familia bakoitzak zer landu nahi, noiz, nola eta zergatik erabaki eta antolatzen du. Baina honetan ere, desberdintasun ugari daude. Badaude, eurek egindako "curriculum-a" jarraitzen duten familiek, beti ere umeen motibazio eta interesetatik abiatuz. Eta bestetik, "curriculumik" jarraitzen ez dutenak. Azken hauek, umeen interesetatik abiatzen dira eta umea zerbait ikasteko beharrizana dutenean laguntza eskaintzen diete.
Familia askok aukera honen inguruan sortutako elkartetan parte hartzen dute arrazoi desberdinengatik: bai galderak dituztelako, bai laguntza behar dutelako...
Elkarteak ere, desberdinak dira eta ondorioz, erabiltzen duten metodologia ere desberdina da. Horregatik, familia bakoitza bere egoerarekin gehien identifikatzen den elkartean sartzen da.
Azkenik aipatzea, familia bakoitzak egoera desberdinak bizi dituztela eta ondorioz, ezin daiteke ezer gehiagorik zehaztu.
Argazkia web ori honetatik aterata dago: www. educacionlibre.org/asociats/boletin3/image004.jpg

2007/05/19

ESPAINIAREN LEGE- EGOERA

Estatu batuetan umeen % 15 deseskolarizaturik daude eta etxean ikasten dute. Espainian berriz, 3000 familia inguru dira erabaki hau hartu dutenak.
Espainian eskolarizazioa derrigorrezkoa da, baina hezkuntza etxean jasotzea es da delitua.
Lehen aipatu dudan bezala, hezkuntza derrigorrezkoa da 16 urteerarte, LOEn azaltzen den modun.
Bestalde, erkidegoek 6-16 urte bitarteko ume deseskolarizatuen eta eskolarizatuen gaineko kontrol eta ibilbide bat jarraitzen dute. Ondorioz, deseskolarizatuta dauden umeen familiak kontrol zorrotzagoa jasaten dute.
Deseskolarizatuta dauden umeek ezin izango dute hezkuntza tituluak jaso, hauek homologatuta baitaude eta eurek egindako frogak ez. Gainera eskola- graduatua titulua jasotzeko, azterketa bat egin behar dute 18 urte betetzerakoan, helduentzako deialdi batean. Titulua jasota dutenean, batxilergoa edota lanbide moduloak egin ditzakete. Baina, unibertsitatera sartzeko, ohiko selektibitate azterketa egin behar dute. Honen aurrean, egoera hau bizi duten gurasoek 16 urte dituztenean ESOko azterketa bat jartzea eskatzen dute.
Azkenik aipatzea, Espainian homeschooling deritzoguna praktikatu nahi duten guraso gehienek euren seme- alabek eskola libreetan edota elkarte batzuen barruan matrikulatzen dituzte.
Eskoletan eskaintzen den Curriculuma ez da zertan jarraitu behar. Guraso edo elkarte batzuk, curriculumaren oinarrizko arlo batzuk jarraitzen dituzte beste era batera burutuz. Baina beste guraso edo elkarte batzuk, ez dute curriculuma jarraitzen eta umeen interesen arabera burutzen dute hezkuntza. Normalean ez dira laguntza irakasleak edota pertsonak (familia kanpokoak) erabiltzen baina guraso batzuk hauen laguntza erabilgarria dela deritzote.

A.L.E. elkartearen web orrian (behean aipatzen dudana) koadro interesgarri bat agertzen da non, Espainiako legeak dioena azaltzen den. Horretarako, elkartearen web orrian sartu eta atal honetan klikatu: Educar en casa/ Legalidad

Informazio gehiago izan nahi baduzue web orrialde honetan aurkitu dezakezue: http://www.educacionlibre.org
Irudia web orri honetatik aterata dago: http://library.ci.manchester.ct.us/images/homeschooling.jpg

HERRIALDE DESBERDINEN LEGE- EGOERA II

  • ITALIA


1994 urteko apirilaren dekretu legegilearen 110. artikuluan dioenaren arabera, gurasoek euren seme- alaben hezkuntza( derrigorrezkoa) gain har ditzakete. Erabaki hau hartzen duten gurasoek eurek duten ahalmen ekonomikoa eta gaitasun teknikoak erakutsi behar dituzte eta, hezkuntza agintaritzari jakinarazi behar dizkiete urtero.



Italiaren mapa, web orri honetatik aterata dago: http://tbn0.google.com/images?q=tbn:82y2FI7-dGS84M:http://europa.eu/abc/
european_countries/images/maps/italy.gif

  • FRANTZIA
Herrialde honetan ez eskolarizatzeko aukera legezkoa da 1882. urtetik. Halaber, hezkuntza derrigorrezkoa den arren erakunde pribatu,publiko, familian zein hirugarren pertsona batetik jaso daiteke.
Erabaki hau hartzen duten gurasoek, hezkuntza agintaritzara idatzi bat bidali behar dute non euren erabakia azaltzen duten. Halaber, umeek titulo ofizialak jasotzeko aukera izango dute froga batzuk pasa eta gero. frogak egiteko ez da inolako adinik ezartzen beste herrialde batzutan bezala.
Homeschooling Frantzian.

Oharra: herrialdeen lege-egoera azaltzeko informazioa web orri honetatik jaso dut: http://www.educacionlibre.org/inicimarc.htm

HERRIALDE DESBERDINEN LEGE- EGOERA

Herrialde desberdinetan, hala- nola Estatu Batuak, Australia, Canada, Frantzia, Portugal, Italia, Belgika, Dinamarka, Irlanda, Luxemburgo eta, Erresuma Batua eta Inglaterra, eskolara joan barik hezkuntza etxean jasotzeko erabakia hartzen duten jarraitzaile ugari dituzte. Euren kideek argudiatzen dutenaren arabera, seme- alabek ez eskolarizatzeko erabakia arrazoi ideologiko, pedagogiko eta emozionalengatik izaten da.
Baina lehen aipatu dudan bezala, herrialde guztietan legeak ez dira berdinak eta ondorioz, ezin daiteke mugimendu hau berdin gauzatu herrialde guztietan:

  • PORTUGAL

Portugalko legeriak gurasoek euren seme- alaben hezkuntzaren arduradunak direla dio (9/79 legea) eta hezkuntza hori garatzeko hiru era aurreikusten dituela: publikoa, pribatua eta familian( dekretuaren 553/80 legea). Arestian esanaz gainera, etxean hezkuntza jasotzeko erabakia hartzen duten familiek, hezkuntza arloko agintariei jakinarazi behar diete eta umeek ebaluazio froga desberdinak burutu beharko dituzte 4, 6 eta 9 urterekin.
Homeschooling Portugalen

Portugal herrialdearen irudia web orri honetatik aterata dago:
http://upload.wikimedia.org

  • ERRESUMA BATUA ETA INGLATERRA

Herrialde honetan, homeschooling-a legala da. "The educationAct 1996"ren 7. atalan honela dio:
eskola garaian dauden umeen gurasoek eraginkorra eta adinari egokitutako hezkuntza eskainiko dizkiete umeei. Horretarako eskolara joan daitezke ( presentzia erregularra) edota beste era batera. Beraz, herrialde honetan etxean ikasten duten ume kopuru handia dago baita, laguntza eskaintzen duten elkarte eta talde desberdinak ere.
Homeschooling herrialde hauetan


Post honetan agertzen den Erresuma Batuen irudia web orri honetik aterata dago:
http://europa.eu/abc/european_countries/images/maps/uk.gif

MARTXAN DAGOEN MUGIMENDUA


Azalpen teoriko guztia aipatu eta gero, gaur egun mugimendu honek duen bilakaera eta horren nondik norakoen berri emango dizuet.
Mundu mailan, oso herrialde gutxik praktikatzen dute Homeschooling. Izan ere, legeak ez baitu aukera askorik ematen eta herrialde askotan lehez kontrakoa baita.
Espainian, esaterako, legez kontrakoa den arren, ez da delitua. Beraz, nahiz eta guraso askok erabaki hau hartzen duten, gobernuak inposatzen dituen oinarrizko arauak bete behar dituzte nahitaez.
Baina gai hau hobeto jorratzekotan, hurrengo postetan herrialde bakoitzaren egopera azalduko dizuet modu laburrean, gaia hobeto uler dezazuen.

Post honetan agertzen den irudia web orri honetatik hartu dut: http://www.spdparentshare.com/images/bigstockphoto_Global_Kids_80409.jpg

2007/05/14

DESESKOLATZEA PRAKTIKARA ERAMAN ZUEN AUTOREAK

John Holt Harvardeko Unibertsitaeko irakaslea , izan da deseskolatze esperientzia errealitate bihurtu duena.
Lehen ( beste post batean) aipatu ditudan autoreak deseskolatze prozesua zehaztu eta azaldu zutenean, Holt sartu eta lanarekin hasi zen. Inork baino kementsuago lan egin du, umeak eskolatik kanpo heztea helburu duen nazioarteko mugimendu baten buru izan arte.
Teoria mailan Holtek eskolari egiten dio kritika, gehien bat arazo humanistei.
Gainera, kritika ideologikoa egiten du, sistemak hezkluntza ideologia alternatiboak deuseztatu dituela- eta.
Holten ustez, eskolak, helburu horien aurka jotzeaz gain, umearen hezteko gaitasuna, askatasuna eta espiritu beregaina hutsaltzen zituen. Horrenbeztez, gizabanakoen eta gizarteria osoaren hobetzeko plan guztiak zapuzten ditu eskola erakundeak irauteak.
Asmo horretan eta ikasleari ahalik eta askatasun handiena eman nahian, Holtek prestakuntza sistema alternatibo bat asmatu zuen. Sistema horretan, familia nahastuko du heziketan, eskoladesagerraraztekotan. horrela, 1977 aldera Growing Without Schooling aldizkaria argitarazten hasi zen, gurasoei umeak etxean nola hezi aholkatzeko xedez.

Gaur egun, aldizkariak ez diren beste motatako baliabideak erabiltzen dira gurasoei laguntza eskaintzeko. Gehien bat blogak eta web orrialdeak erabiltzen dira bai erakundeek bai familiek parte har dezaten. Interneten begira egon naizela, bitakora desberdinak topatu ditut aurretik aipatutakoa aurrera eramateko.
Azkenik aipatzea, sistema politikoaren aurkako jarrera pasibo baina agerikoa dugula hau, eskola publiko nahiz pribatuetan eskaintzen den heziketari uko eginez gauzatua.

P. GOODMANEN EREDU HITORIZISTA



Paul Goodman, unibertsitateko literatura irakaslea, aurreko mendeko bigarren erdialdeko Estatu Batuetako pentsaera anarkikoko ordezkari itzaltsuenetariko bat izan da. La deseducación obligatoria liburuaren bitartez, eskolaren aurkako ildoarekin bat egin zuen. liburuan, eskola alternatiba bat proposatzen du, bere garaikideek agertzen zituzten teknologia jarreretatik erabat aldentzen dena.
Goddmaren "eskolaren aurkako" jarrera ez da Reimerena edo Illichena bezain errotikakoa. Goodmanen aburuz, bidezkoa litzateke eskola ikasmaila batzuetarako bakarik baztertzea. Aitzitik, eskolara joateko beharra ez litzateke nahitaezkoa izan behar, eta eskola unitate txikietan deszentralizatzea proposatzen du, neurirako heziketa lortzeko xedez.
goodmanek proposaturiko alternatiba benetan utopikoa da, ezin baita zinez gauzatu; egilearen eskola alternatiba grezia klasikoko edo Erdi Aroko komentuetako hezkuntza ereduetan oinarritzen da.
Bere proposamena zera da: beste ikaskideen edo maisu- maistra aholkularien laguntzaz ikasle orok edo ikasgai edo ikaskuntza berenganatu ahal izatea da xedea; ikasleak berez aitzina egin ahal izatea, bere prestakuntza eta, azken batean, bere etorkizunaren benetako eragile nagusia izan dadin.
Beraz, egileak hezkuntza hiria eta, ume eta gazteak helduen mundura, berez eta apurka- apurka sartzeko heluak hezitzaileak izatea proposatzen du.
Azkenik aipatzea, Goodmanek ere parte hartu zuela Gestalt Terapiaren erakuntzan. Aurretik dagoen link-an sakatuz gero, P.Goodmanen bigrafia azaltzen duen web orrialde bat topatuko duzue.

P. Goodmanen argazkia http://www.institutovenezolanodegestalt.com web orritik hartu dut.

2007/05/10

DESEKOLATZE TEORIAREN AUTORE GARRANTZITSUENAK

  • SARRERA
Aurreko post batean aipatu ditudan arloak izan ziren lehenak deseskolatze mugimendua suspertzen. Baina garai hartako hiru egileen lanak oso garrantzitsuak izan ziren mugimendu hau aurrera eramateko: M. Macluhan, I.Illich eta E. Reimer.





  • M. Macluhan
Kanadako Torontoko unibertsitateko irakaslea, lehena izan zen eskola kritikatzen eta teknologia alternatibaren alde egiten 1964an. autore honel liburu bat idatzi zuen: El aula sin muros.
Maclukanek honako hau proposatzen du: eskolatik kanpo, umearen gizarte ingurunean bertan, gauzatzen den kultur zabalkuntzara itzultzea.
Izan ere, eskolak utzi egin beharko baitio eskola izateari, gizartea bera, bere osotasunean, eskola handi bat bilakatzen delako. Eta bestetik, hedabideak, aisialdia atseginez gozatzeko aukera ematen dutelako, gai dira eskola sistemek ahaztu duten pedagogia printzipioetako bat errealitate bihurtzeko: atsegina den oro askoz eragingarriagoa da irakasten. Hau da, teknologia bitarteko berriek demokratizatzen dute kultura, hura atsegingarriago bihurtzen, eta, hortaz, pedagogia eragingarriagoa baliatzen.
Macluhanen argazkia http://www.dialogica.com. web orritik hartu dut




  • Ivan Illich
Apaiz katolikoa zen honek, Austrian jaio zen.
Desekolatzearen ordezkari nagusia da, horren inguruko teorian inork baino sakonago landu baitu altternatibarik garatuena eta biribilena utziz.
Alternatiba moduan, Illichek proposatzen du askatasunaren eta hitzaren pedagogia gisa aurkeztuta.
Autoreak, presio eta larderia kutsuko oro desagerrarazi nahi du hezkuntzatik, eta, aldi berean, norberaren aukerak sustatu, ikaskuntza desarautu, eta herritarren etengabeko prestakuntza bermatzen duten tresnak garatu nahi ditu, nagusiki hezkuntza baliabideen eta giza baliabideen sareen bitartez.
Ivan Illichek oso liburu famatu eta interesgarri bat idatzi zuen. Gogoa baldin baduzue hemen daukazue liburu horren izenburua eta irakurtzeko aukera eskaintzen duen web orria: La sociedad desescolarizada.

Illichen argazkia http://www.wtp.org/ web orritik hartu dut.


  • E. Reimer
Autore honek liburu bat idatzi zuen La escuela ha muerto eta eragin handia izan zuen.
Eskolaren kritika zabalagoa egin zuen, gizakiaren buru osasuna kaltetzen duten giro galgarrien erruduna dela salatzen baitu, non, haren ustean, gizakiaren beraren esentzia hondatzen duen. Eskolak, hortaz, ume eta gazteak zaindu baino ez ditu egiten. Hark proposatutako alternatibak Illichenen parekoak dira.






EUSKAL HERRIKO ETXE ESKOLAK


Interneten nenbilela artikulu bat topatu nahian, oso interesgarria iruditu zaidan blog batekin egin dut topo. Topatutako bitakora hura, Madalen Goiria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak idatzitakoa da. Horretan, frankismo garaian Elbira Zipitrianak sortutako Etxe eskolaren informazioa aurkitu dut. Eta pentsatuko duzue, ze harreman dago heziketa librearen eta etxe eskolen artean?
Ba egia esan ez dakit lotura handirik egongo den edo ez; baina argi daukadana bada Bizkaian frankismo garaian, pentsamendu honen arlo batzuekin bat datorren emakume batek beste era bateko ikasketa entitate bat sortu zuela. Blog horretan Lutxi Larrazabalek horren gainean idatzitako artikulu ineresgarri bat aurkitu dut.
Aurrekoaz gainera ere, hemen duzue La educación en el hogar izenburua duen blog horren helbidea.

Goian agertzen den Elbira zipitriaren argazkia http://www.noticiasdegipuzkoa.com web orritik atera dut.

DESESKOLARIZAZIOA SORTU ZENEKO INGURUGIRO HISTORIKO- SOZIALA

Hirurogeiko hamarkadan, garapenerako joera jaun eta jabe izan zen, gizateria ordura arte halakorik ezagutu gabea baitzen, eta, gainera, maila guztietan.
Hortaz, konfiantza eta baikortasun giroa sortu zen, nor bere buruaren segurtasunarekiko eta zientzia, teknika, ekonomia eta gizarte arloko aukera ugariekiko.

- Gizartea
  • Ekologismoaren sorrera.
  • Biologia eta psikologia alorretan aurrerapausu itzelak.
  • Vietnam guerratearen kontrako ikasle- protestak.
  • Sortu berri den aro informatikoak bide berriak zabaltzen ditu.
  • Baikortasun teknologikoa.
  • Bidai espazialen arrakasta ( gizona ilargira heldu).
  • Potereari eta erakundeei kritika gogorra.
  • Vatikanoko II. kontzilioa.
- Ekonomia
  • II. Gerrate mundialaren ondorioz, baikortasun ekonomikoa dago.
  • Mendebaldeko munduan gizarte- klase ertaina indartu egiten da.
  • Marjinalitate eredu eta gizarte- klase berriak agertu.
  • Kontsumoaren gaineko egitura berriak, industralizazio azkarra eta ingurugiroa suntsitzen duten aurrerapen berriak sortu.
  • Giro baikorra eta uste onekoa.
  • Ongizate estatua.
- Politika
  • Gerrate hotza jarraitzen du, baita kolonialismoaren eta hirugarren munduko herrien independentzia prozesuaren ondorioz sortutako tentsioak ere.
Garai horretan, pedagogia arloko pentsamendu korronte oso bat sortu zen. Korronte horretako teoria guztiek eskola alferrikakoa eta desagertu beharrekoa zela aldarrikatzen zuten, hezkuntza molde eragingarriagoak eta positiboagoak erabiltzen hasteko asmoz. Ideologia mugimendu horri deseskolarizazioa esan zioten, eta, laster bere burua erakundeen aurkakotzat jo zuen. Izan ere, ikus- entzunezko teknologia sortu berriek eta komunikazio arloan sumatzen hasiak zirenek prestakuntza arloari eskaintzen zizkioten aukerak baliatu nahi zituen deseskolatze mugimenduak, eskolaren partez.
Mugimendu honek, eskolari kritika egiten zion zaharkituta zegoelako, ez zelako egokitu, ez zelako ezertarako gauza, motela zelako, ez zelako eragingarria eta ekonomikoki bideraezina zelako.

Gaiaren atal honetan sakontzeko asmoa baduzue liburu honetan behar duzuen informazio beste dago: Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak.
Blog honen artikulu asko idazteko, aurretik aipatutako liburu horretan dagoen informazioaz balitu naiz.