2007/06/23

HAUSNARTZEN

Atzo, iruzkin konstruktibo bat idatzi zidaten zeinetan, landu dudan gaiaren gaineko nire hausnarketa pertsonalaren falta botatzen zutela jakinarazi zidaten.
Hau ikusita, arduratuta geratu nintzen eta blog osoa irakurri ostean, irakurleek arrazoia zutela konturatu nintzen.
Gaia aukeratu nuenean banekien nahiko zaila zela garatzeko baina hala ere, hau aurrera eraatea erabaki nuen. Egia esan, nire helburua informazioa ematea zen eta laguntza eman zidaten unibertsitateko irakasleekin hitz egin ondoren, nire iritzia ahalik eta gutxien azaltzea egokiena zela erabaki genuen informazioa ahalik eta neutroagoa izateko. Honen arrazoia bada, deseskolarizazioa gizartean eztabaidak sortzen duen gaia izateaz aparte, hezkuntza aukera bat dela nahiko pertsonala eta subjetiboa dena.
Deseskolarizazio kontzientearen gaineko jaso nuen lehenego informazioa, familiako lagun batzuen bidez izan zen. Lagunen arteko bazkari bat genuen eta denoi bere alabari emango zioten hezkuntza aukera hau jakinazi ziguten. Momentu hartan hamasei urte nituen eta harrituta geratu nintzen. Hasteko ez nekien aukera hori zegoelarik eta bestetik, aurrera eramatea ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Etxera heldu eta amarekin berebetan hasi nintzen gaiari buruz gehiago jakiteko asmoz. Baina informazio gehiago bildu arren, iritzi berdinari eusten nion. Denbora pasa, nire iritzia aldatuz joan da.
Oso interesgarria iruditzen zait seme- alaba bat etxean heztea. Unibertsitatean, umeak eskolan egotea oso onuragarria dela eta gizartean txertatzeko bide egokia dela esan digute behin eta berriz. Baina, beharrezkoa da eskolan egotea? Hezkuntza bide egoki bakarra da?
Orain dela 30 urte, umeak etxean hezten ziren inolako problemarik gabe, euren interesak eta beharrak abiapuntu izanik. Batzuk, eskolara joaten ziren eta beste batzuk ez. Baina garai hartako gizartea eta gaur egungoa erabat aldatu da. Garai hartan emakumeak etxean lan egiten zuten eta ondorioz, denbora zuten beren seme- alabak etxean hezteko. Egun, kasu gehienetan, guraso biak lan egiten dute eta ezin dute seme- alabekin nahi duten denbora igaro. Guraso batzuen ustetan, umea txikia denetik eskolan sartzea bide egokiena da bere ikasketei eta etorkizunari begira. Ondorioz, umea jaio eta denbora gutxira eskoalra eramaten dute. Baina nire aburuz egun, horrekin zerikusi handirik ez duen bidea nagusitzen da. Guraso askok lan egiten dute eta ez zaie gustatzen umeak txikitatik eskolara eramatea. Baina lan egin behar dutenez eta beste aukerarik ez dutenez, eskolara eramten dituzte irtenbide bakarra hori dela ikusten dutelako. Ziuraski, guraso hoien kopuru handi bat aukera izatekotan, umeak etxean hezituko lituzkete.
Beraz, ikusten dudan muga edo hutsunea denbora, gauza berriei beldurra eta informazio eza da.
Nire aburuz, bizi garen gizarte honetan ez da hezkuntza aukera anitzei buruz informazio askorik ematen. Denok dakigu eskolarizazioa dela hezkuntza aukera garrantzitsuena , baina hau egia ahal da? Ez. Aukera anitz daude baina jendea ez gaude prest oraindik aukera hoiei arreta ipintzeko eta aurrera eramateko.
Bestalde, deseskolarizazioa gure herrian ilegala den aldetik, familia ugariei beldurra ematen die bidai honetan sartzeak, bidaia bakarrik egingo dutela pentsatzen baitute. Baina atzean bestelako egoera dago. Familia asko daude beren umeak eskolara eramaten ez dutenak eta prest daudenak laguntzeko.
Aurretik aipatu dudan bezala, aukera izan dut hurbiletik egoera hau bizi duen familia bat ezagutzeko. Honek, laguntza handia eman dit lan hau burutzeko eta gaia hobeto ezagutzeko. Baina, pentsatzen hasten naizenean deseskolarizazioa praktika zaila dela deritzot. Nire aburuz, desekolarizazio kontzientea aurrera eramateko norberak, oso argi izan behar ditu bere ideiak eta idei hoietan asko sinistu behar du. Gainera, aurriritzi asko ukatu behar dira eta ondorioz, aurrera egiteko lan gogorra egin behar da.
Bestaldetik, deseskolarizazioak guraso bien edo baten denbora osoa eskatzen du eta familia guztiek ezin dira predispozisio horretaz baliatu.
Laburbilduz, edonork ezin du edo ez dago prest deseskolarizazioa praktikara eramateko. Gainera, galdera eta aurriritzi asko sortzen duen gaia denez, prest egon behar da bizi den gizarteari aurre egiteko eta lan gogorra egiteko.
Hala ere, gehienok itsututa edo ignorantzian bizi garelakoan nago eta ondorioz, ez gaude prest gauza berriak burutzeko edo behintzat, ezagutzeko.
Nire proposamena: gauzak egin baino lehen informatu eta ondoren, bide bat edo beste bat aukeratu. Ez egin betikoa, besteek egiten dutena egin; hau da, aurrera begiratu alboetan dauden gauzei arreta ipini barik.