2007/04/25

BLOGAREN GAIA

Irakasleak lana proposatu zuenean hasieran, nora ezean ibili nintzen, ez bainekien zer idatzi edo zein gaia jorratu. Baina lagun batekin hitz egiten ari nintzela bera bizi duen egoerari buruzko lana egitea proposatu zidan. Nire lagunaren alaba, ez dago eskolarizatuta bere gurasoek erabaki baitzuten egokiago zela etxean ikastea. Beraz, informazio iturri desberdinetan Hezkuntza eskolarizatzerik gabe gaiaren gaineko informazioa topatu nuen.
Irakurtzen hasi nintzen eta gai interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere, irakaskuntzan arituko garenontzat. Izan ere, irakaskuntzaren gaineko arlo desberdinen jabekuntza izan beharko baikenuke irakaskuntzan dauden alternatiba desberdinak ezagutzeko.
Nire helburua ez da gai honen gaineko iritzia ematea edota inork hau egitera behartzea, baizik eta jendea informatzea. Nire aburuz, eskolaren inguruko
informazio asko dugu eskura gizartean. Baina umeak ez eskolarizatzeko hezkuntza alternatiba honen inguruan ez gaude oso jabeturik. Izan ere, ez baitugu inolako informazioa jasotzen gai hau "normaltzat" hartuta ez dagoelako.
Gai hau hobeto jorratzeko esan dezadan, edukia atal batzuetan banatuko dudala irakurleek hobeto uler dezaten nondik nora doan.

NIRE AURKEZPENA!



Kaixo lagunok!
Ni Estitxu naiz, 21 urte ditut eta Arrigorriagan bizi naiz.
Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan Haur hezkuntzako 3. maila egiten nabil.
Burutzen ari naizen diplomaturaren azkenengo urtean nago eta aurten bukatzea espero dut.
Etorkizunari begira, Heziketa bereziaren gaineko karrera bat egitea gustatuko litzaidake baina oraindik, informazioa arakatzen ari naiz.
Lehen aipatu dudan bezala, aurten Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berriak ikasgaia dugu eta irakasleak, blog bat sortzea proposatu digu ikasgaia aurrera eramateko.
Egia esan, hasieran ez nekien oso ondo zer egin behar zen eta nahiko arduratuta ibili nintzen. Baina denboraren poderioz, irakasleak proposatutakoa ulertu eta nire bloga sortzeari ekin diot. Ahalik eta ondoen egiteko asmoa daukat, bloga zuen gustukoa izateko eta bertan eskainiko dizuedan informazio guztia interesgarria izan dadin.
Hala ere, iradokizunen bat edota aportaziorik egin nahi baduzue nirekin harremanetan jartzeko aukera duzue:

esti_txarte@hotmail.com

Besterik gabe, espero dut bloga irakurleentzat baliagarria izatea eta nirekin bidai honetan murgiltzea.