Mostrando entradas con la etiqueta Deseskolarizazioaren sustraiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Deseskolarizazioaren sustraiak. Mostrar todas las entradas

2007/05/10

EUSKAL HERRIKO ETXE ESKOLAK


Interneten nenbilela artikulu bat topatu nahian, oso interesgarria iruditu zaidan blog batekin egin dut topo. Topatutako bitakora hura, Madalen Goiria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak idatzitakoa da. Horretan, frankismo garaian Elbira Zipitrianak sortutako Etxe eskolaren informazioa aurkitu dut. Eta pentsatuko duzue, ze harreman dago heziketa librearen eta etxe eskolen artean?
Ba egia esan ez dakit lotura handirik egongo den edo ez; baina argi daukadana bada Bizkaian frankismo garaian, pentsamendu honen arlo batzuekin bat datorren emakume batek beste era bateko ikasketa entitate bat sortu zuela. Blog horretan Lutxi Larrazabalek horren gainean idatzitako artikulu ineresgarri bat aurkitu dut.
Aurrekoaz gainera ere, hemen duzue La educación en el hogar izenburua duen blog horren helbidea.

Goian agertzen den Elbira zipitriaren argazkia http://www.noticiasdegipuzkoa.com web orritik atera dut.

DESESKOLARIZAZIOA SORTU ZENEKO INGURUGIRO HISTORIKO- SOZIALA

Hirurogeiko hamarkadan, garapenerako joera jaun eta jabe izan zen, gizateria ordura arte halakorik ezagutu gabea baitzen, eta, gainera, maila guztietan.
Hortaz, konfiantza eta baikortasun giroa sortu zen, nor bere buruaren segurtasunarekiko eta zientzia, teknika, ekonomia eta gizarte arloko aukera ugariekiko.

- Gizartea
  • Ekologismoaren sorrera.
  • Biologia eta psikologia alorretan aurrerapausu itzelak.
  • Vietnam guerratearen kontrako ikasle- protestak.
  • Sortu berri den aro informatikoak bide berriak zabaltzen ditu.
  • Baikortasun teknologikoa.
  • Bidai espazialen arrakasta ( gizona ilargira heldu).
  • Potereari eta erakundeei kritika gogorra.
  • Vatikanoko II. kontzilioa.
- Ekonomia
  • II. Gerrate mundialaren ondorioz, baikortasun ekonomikoa dago.
  • Mendebaldeko munduan gizarte- klase ertaina indartu egiten da.
  • Marjinalitate eredu eta gizarte- klase berriak agertu.
  • Kontsumoaren gaineko egitura berriak, industralizazio azkarra eta ingurugiroa suntsitzen duten aurrerapen berriak sortu.
  • Giro baikorra eta uste onekoa.
  • Ongizate estatua.
- Politika
  • Gerrate hotza jarraitzen du, baita kolonialismoaren eta hirugarren munduko herrien independentzia prozesuaren ondorioz sortutako tentsioak ere.
Garai horretan, pedagogia arloko pentsamendu korronte oso bat sortu zen. Korronte horretako teoria guztiek eskola alferrikakoa eta desagertu beharrekoa zela aldarrikatzen zuten, hezkuntza molde eragingarriagoak eta positiboagoak erabiltzen hasteko asmoz. Ideologia mugimendu horri deseskolarizazioa esan zioten, eta, laster bere burua erakundeen aurkakotzat jo zuen. Izan ere, ikus- entzunezko teknologia sortu berriek eta komunikazio arloan sumatzen hasiak zirenek prestakuntza arloari eskaintzen zizkioten aukerak baliatu nahi zituen deseskolatze mugimenduak, eskolaren partez.
Mugimendu honek, eskolari kritika egiten zion zaharkituta zegoelako, ez zelako egokitu, ez zelako ezertarako gauza, motela zelako, ez zelako eragingarria eta ekonomikoki bideraezina zelako.

Gaiaren atal honetan sakontzeko asmoa baduzue liburu honetan behar duzuen informazio beste dago: Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak.
Blog honen artikulu asko idazteko, aurretik aipatutako liburu horretan dagoen informazioaz balitu naiz.