2007/05/24

PRAKTIKAN DAUDEN EGOERA DESBERDINAK

Informazio asko jaso eta arakatu ostean, esan beharra daukat, gai hau oso zabala eta erabAt subjektiboa dela.
Estatu mailan praktika hau ilegala denez, ez dago ezer finakturik. Horren ondorioz, deseskolarizazioa praktikara daramaten familiek hezitzeko modua beren erara antolatzen dute. Hau da, familia bakoitzak zer landu nahi, noiz, nola eta zergatik erabaki eta antolatzen du. Baina honetan ere, desberdintasun ugari daude. Badaude, eurek egindako "curriculum-a" jarraitzen duten familiek, beti ere umeen motibazio eta interesetatik abiatuz. Eta bestetik, "curriculumik" jarraitzen ez dutenak. Azken hauek, umeen interesetatik abiatzen dira eta umea zerbait ikasteko beharrizana dutenean laguntza eskaintzen diete.
Familia askok aukera honen inguruan sortutako elkartetan parte hartzen dute arrazoi desberdinengatik: bai galderak dituztelako, bai laguntza behar dutelako...
Elkarteak ere, desberdinak dira eta ondorioz, erabiltzen duten metodologia ere desberdina da. Horregatik, familia bakoitza bere egoerarekin gehien identifikatzen den elkartean sartzen da.
Azkenik aipatzea, familia bakoitzak egoera desberdinak bizi dituztela eta ondorioz, ezin daiteke ezer gehiagorik zehaztu.
Argazkia web ori honetatik aterata dago: www. educacionlibre.org/asociats/boletin3/image004.jpg

No hay comentarios: